Nolako bidaiaria zara?

Donostiarrok gure hiria zaintzea atsegin dugu. Horregatik, bisitan etortzea erabaki baduzu, zera proposatu nahi dizugu:
Donostiak, anfitrioi gisa, konpromiso erraz bat hartzera gonbidatzen du bisitaria: tokiko kultura bizitzea, hemengo tradizioetara hurbilduz eta euskararekin ausartuz; hiria zaintzea, kaleetan barrena oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ibiliz, birziklatuz eta ingurunea errespetatuz; egonaldiaz pozez gozatzea, baina hemen bizi garenon atsedena ahaztu gabe; eta bertako elikagaiak dastatzea, hurbileko merkataritza eta lurraldeko produktuak bultzatuz.
Ikusi ea turista arduratsua zaren. Gure testa gainditzen baduzu, oso Donostiakoak diren sei sariren zozketan parte hartu ahalko duzu:
Euskal kultura
Bisita Donostiar erara
Gastronomia jasangarria
Bizkikletak nagusi
Tokiko merkataritza
Ondo lo egin

Bizi ezazu hiria donostiarrok bezala, errespeta ezazu eta begira iezaiozu geure begiekin.
Saria: Euskal kultura
Zuk ere atsegin duzu zurea dena zaintzea? Geure hizkuntza, EUSKARA, oso garrantzitsua da guretzat. Ez duzu zertan euskara perfektua hitz egin, baina Donostiara bazatoz, saiatu hitz batzuk ikasten. Saiatu euskaraz agurtzen, KAIXO eta AGUR esanez.
Saski hau geure hizkuntzaren eta kulturaren omenaldia da: bidaia bat euskara eta Euskal Herriko zapore jatorrak ezagutzeko.

Euskal imanak
Imanen bilduma zaindu honetan euskarazko zenbait hitz-joko aurkituko dituzu, gure hizkuntzaren aberastasuna eta edertasuna goratzeko pentsatuak. Nortasun handiko oparitxo hauen bidez, zurekin eraman dezakezu euskara, zure eguneroko bizitzan.

Esperientzia jator-jator bat
Sagardoa Route agentziaren eskutik, sagardotegi tradizional baterako bisita gidatua egin dezakezu. Aukera izango duzu upel artean ibiltzeko, euskal sagardoaren historia ezagutzeko eta menu tipiko batez gozatzeko: bakailao tortilla, txuleta, gazta intxaurrekin eta, nola ez, sagardoa.
Saria: Bisita Donostiar erara
Helmuga berri bat zure kontu ezagututa, ez diozu zuku guztia ateratzen... Eta ondo dakizu! Benetako Donostia ezagutu nahi duzu? Gure tokiko gidariek zure bisita esklusibo bihurtuko dute.

Oinezko bisita gidatua Donostian
Aukera ematen dizugu hiria beste begi batzuekin ezagutzeko, eta hemengo txoko, istorio eta ezkutuko sekretuetan murgiltzeko. San Sebastian Guides enpresaren eskutik, oinezko bisita gidatuak egin ditzakezu Donostian, eta tokiko gidari baten laguntzaz kale, pasadizo eta mapetan eta sare sozialetan agertzen ez diren bitxikeria guztiak ezagutuko dituzu.
Modu jator eta lasaia da hiriarekin, haren historiarekin, arkitekturarekin eta, azken batean, arimarekin konektatzeko.
Saria: Gastronomia jasangarria
Sari honek konpromisoaren, ondo prestatutako janariaren eta elikagaiekiko errespetuaren zaporea du. Izan ere, gastronomiaz gozatzea planeta zaintzeko beste modu bat da.
Ezagutu beste jatetxe jasangarri batzuk.

Txinparta berezia duen jatetxea
Zatoz MUKA jatetxean bazkaltzera. Jatetxe honek sua bere forma guztietan deskubritzera gonbidatzen gaitu, izan ere, Muka, iparraldeko euskaraz, “suaren hautsa“ esan nahi du. MUKA jatetxea gainera, xahuketa murrizteko sortutako “Donostia xahuketarik gabe“ proiektuko sarearen parte da: Hemen, adimena erabiliz eta errespetuz, produktu bakoitza aprobetxatzen da, eta plater guztiek sasoiaz, bertakotasunaz eta zentzuzko sukaldaritzaz hitz egiten dute. Presarik gabe, kontzientzia handiz eta atseginez dastatzeko esperientzia bat da.
Elikagai onak eta erabaki hobeak partekatzeko mahai bat.
Saria: Bicikletak nagusi
Donostia hiri dinamikoa da, bizitzaz betea eta bizimodu osasungarrikoa. Jasangarritasunez eta zure erritmoan mugitzera gonbidatzen zaitugu, Donostia beste ikuspegi batetik ezagutzeko.
Ezagutu hirian barrena ibiltzeko modu gehiago.

Bisitatu Donostiako auzoak txirrinda elektrikoan
Ibili hirian barrena bizikleta elektrikoz eta askatasun osoz, hiriko eremu nagusiak eta ustekabekoak ezagutu nahi dituztenentzat pentsatutako esperientzia gidatu batekin.
Go Local tour gidatuekin, aukera izango duzu bizitzaz betetako Antigua eta Egia auzoak eta Anoeta ezagutzeko, Igeldoko itsasargira igotzeko eta gidetan agertzen ez diren txokoetaraino heltzeko, txangoa benetako gozamena bihurtzen duen bizikleta elektriko batean.
Gure hiri maitea ezagutzeko modu dibertigarri, eroso eta kontziente bat da.
Saria: Tokiko merkataritza
Ezagutu Donostiaren arima bertako saltokien eta produktu zainduenen bidez. Izan ere, hemen erosten duzunean, geure kaleei, tradizioei eta sormenari bizia ematen dieten guztiei laguntzen diezu.
Donostiaren zati bat eramateko modurik hoberena da. Ikusi geure erosketa-gida.
Sari honek hiru altxortxo biltzen ditu:

Bertako artea
Koloreka dandako akuarela bat, koloretan, hiriaren esentzia sentikortasunez eta estiloz jasotzen duena.

Euskal Herriko gazta
Aitor Lasak aukeratutako gazta: euskal zaporea bete-betean.

Bertako artisautza
Alboka dendako txapela bat, mimo handiz eta betiko jakituriaz egina.
Saria: Ondo lo egin
Gogoratu zu oporretan zaudela, baina gu Donostian bizi garela. Gozatu hiriaz errespetuz eta bizikidetza sustatuz. Egia da Donostia egunez eta gauez bizi daitekeela, baina atseden hartzea ere garrantzitsua da. Gaueko giroaz gozatzen baduzu, gogoratu batzuk lo daudela zu ondo pasatzen ari zaren tokiaren gainean. Haien loa errespetatzea ere hiria zaintzea da.
Ezagutu beste ostatu jasangarri batzuk.

Amesteko gau bat
Sari honekin merezi duzun moduan atseden hartzera gonbidatzen zaitugu: gau bat Atoxa Rooms hotelean. Txikia, jasangarria eta xarmagarria da, eta atsedena esperientziaren parte bihurtzen du. Xehetasun zainduko toki lasai honetan, hiriko isiltasuna entzuten da.
Donostian egoteko modu desberdin eta kontziente bat.